2024/01/15

OLINPIADA MATEMATIKOAK 3. ZIKLOAN

Oirango honetan, PREST-GARAko formazio baterako osatu dudan unitate didaktiko hau uzten dizuet. 3. zikloan kurso amaieran egiteko pentsatua dago. 

Olinpiada matematiko hauek urtean zehar landutako problema matematiko ezberdinak errepasatzeko modu bat izango litzateke . 

Besterik gabe, espero gustukoa izatea!

**Orrialdearen eskuinakaldean agertzen den proiektuen karpetan ere egongo da eskuragarri unitatea. 





PROIEKTU ETA UNITATE DIDAKTIKOEN SARRERA EGUNERATUA!

 Kaixo! 

Proiektu ezberdinen karpetera joateko sarrera eguneratu dela jakinarazten dizuet. Orrialdearen eskuinakaldean "proiektuak" izeneko sarrera aurkituko duzue. Bertan klikatuz, proiektu ezberdinak gordetzen diren karpeta batera joango zarete. 

Oraingoz, 2.zikloko 3 proiektutxo eta 3. ziklorako OPEan aurkeztu nituen hiru proiektuak aurkituko dituzue. Pixkanaka joango naiz berriak sartzen!

Ondo izan!



SARRERA BERRIA! 2. zikloan matematika alorra lantzeko sitesa

 Kaixo! 

Oraingo honetan, matematika alorra lantzeko jarduera eta jolasen bilduma bat ekartzen dizuet. Webgune ezbedinetako materialez osatzen ari naiz. 

Ikasgelan matematiken aspektu ezberdinak lantzen ditugunean, errefortzu ariketak izateko, edota, saioa bukatzen dugunean azkeneko ariketa bezala aurkezteko erabilgarria. Bete aukera bat, etxean errepaso moduan hemen txertatutako ariketak egiteko aukera zabaltzea da. Ikasleek sites hau frogak edota eduki konkretuak errepasatu behar dituztenean erabili ahal izango dute.

Orrialdearen eskuinaldean aurkituko duzue link zuzena!

Klikatu irudian!

MATEMATIKA INTERAKTIBOAK


2023/12/12

PENTSAMENDU ERRUTINAK 1

 Pentsamendu errutinen artean ere teknika asko daude. Asko infomazio ezberdina antolatzeko erabiltzen diren mape kontzeptualen barruan kokatuko lirateke, baina, badaude beste batzuk, irudimenezko pentsamendua bultzatzen dituzte teknika bezala kontsideratu ditzazkegunak, pentsamenduaren giltzak esaterako. 

Giltza hauek oso dibertigarriak dira, ikaslea egoera ezberdin eta imajinaezin askotara bultzatzen baitute. Denbora eskatzen duten arren, astean birritan egin daitezke adibidez.

Hemen uzten dizkizuet gaztelerazko eta euskarazko bertsioak.


Klikatu irudian

EUSKERAZ:


GAZTELERAZ ("Learning and sharing"-en materiala)



EBALUAZIO HEZIGARRIRAKO TRESNAK I

 Kaixo! Oraingo honetan, ebaluazio hezigarri bat aurrera eramateko erabildi daitzkeen tresna batzuen adibideak uzten dizkizuet. 

Asko daude, hoien artean hauek:

- Feedback-a: oinarrizko tresna. Feedback egoki bat egotea ezinbetsekoa da ikasleak bere ikaskuntza prozesuaren kontzientzia hartu dezan. Ikasleen artekoa edota irakasle-ikasleen artekoa izan daiteke.

- Galdera eraginkorrak: pentsatzera, hausnartzera eramaten gaituzten galderak.

- Irteera txartela: saioaren amaieran ikaslean hausnarketa moduan bete dezakeen txarteltxoa. Interesgarria da barneratutakoaren gaineko kontzientzia hartzeko.








EBALUAZIO HEZIGARRIRAKO MATERIALAK I

Oraingo honetan, nire oposaketan ebaluazio hezigarria aplikatuz ebidentziak jasotzeko aurkeztu nuen koadernoa uzten dizuet. Ea erabilgarria egiten zaizuen!

Klikatu irudiaren gainean.



Beste sarrera batean azalduko dizut bertan aipatzen diren tresnak.


2022/03/06

IKASGELAKO IKASLEEN ARDURAK

 Ikagelan, ikasleen autnomia eta erantzunkizuna lantzeko arduren banaketa egitea interesgarria da. Irakasleari ere denbora aurrezteaz gain, ikasgelako martxa egokia izan dadin ere laguntzen du. 

Hemen uzten dizkizuet nik erabili izan ditudan bi adibide. Beharren arabera, egokitzen joan zaitezkete.

**Materiala lotzeko klikatu irudien gainean.




CLASS DOJO: SARIEN KARTELA ETA PUNTUEN TXARTELAK

Iaz, nire 3.mailako ikasgelako ikasleen jarrera arazoak zirela eta, Class Dojorekin lanean hasi nintzen. Badakit, batzuk ez dutela teknika hau gogoko, sarien erabilera utziz gero, jarrera ezkorrak berriro agertzeko arriskua baitago. 
Hala ere, ikasleek, beraien jarrera kontrolatzeko erabilgarria egin nitzaidan niri. Egia da, denborarekin, honen erabilera gutxitzen joan behar dela, desagertu arte (helburua, jarrera egokia izatea da, sarira egon edo ez). Adibidez, balorazioa egunero egiten hasi eta ondoren, jarrera hobetzen doan heinean, asteko balorazioa egitera pasa gaitezke. 

** Materiala eskuratzeko klikatu  beheko irudi honen gainean.











2022/03/04

AHOZKOTASUNA: AURKEZPENAK PRESTATZEKO MATERIALA 3. MAILA

Hemen uzten dizkizuet 3.mailan ahozko aukrezpenak egiteko erabili izan ditugun materialak. Lenengo mailetan, gidoiak eman behar zaizkie egituraz ohitzen joan daitezen. Mailetan aurreta joan ahala, gidoiak beraiek prestatzea da helburua

Nola landu ?

1. Ikasle bakoitzak emandako gidoia etxean bete behar du.

2. Irakasleak zuzendu ondoren, akatsak zuzendu eta aurkezpena nola egingo duten erabaki behar dute (kartulinekin, aurkezpen digital batekin, argazkiekin, etab.)

3. Aurkezpena prestatu eta zuzendu ondoren (autoebaluazio eta koebaluaziorako errubrika erabiltzen duten kontrol orri bezela), ikasgelan aurkezten dute.

4. Autoebaluazioa eta koebaluazioa egiten da. Irakasleak ere, balorazioa egiten du beste errubirka bat erabiliz eta ikaslearekin batera ondo egindakoak eta hurrengorako hobetu beharrekoak komentatzen ditu (feedback).


*Irudian klikatuz materialak aurkituko dizue (gidoiak eta errubrikak).





PROIEKTUAK 2.ZIKLO: ESPAZIOA ETA GIZA GORPUTZA

ADI! Irudien gainean klikatuta, 2.ziklorako egindako bi proiektu hauen jarduera sekuentziak aurkituko dituzue. Bakoitzak, ondoren, nahi duen bezela moldatu ahal izango ditu. 

1. ESPAZIORA BIDAIA




2. GIZA GORPUTZA




Gehiago aurkitu nahi badituzue, orrialdearen  eskuinaldean agertzen den "Proiektuak" ataldean izango dituzue. Bertan, egindako proiektuak igotzen joango naiz. Ea gusta
tzen zaizkizuen!